Aplikazio pilotua garatzea LHko ikastetxeetako ikasleekin

2025/09/24

Aplikazio pilotua garatzea LHko ikastetxeetako ikasleekin

Poctefa deialdiko Inmersia proiektuak erritmo onean jarraitzen du. 2025eko lehen seihilekoan, material eta baliabide pedagogikoak diseinatu dira, ondoren pilotatzeko.

Nautilusek ikaskuntza-ingurune birtuala garatu du, eta errealitate birtualeko aplikazio pilotuaren definizioan eta eraikuntzan aurrera egin du. CMA (Chambre de Métiers et de l 'Artisanat Nouvelle Aquitanie) eta Nafarroako Gobernuak (Eleaniztasuneko, Eraldaketa Digitaleko eta Lanbide Heziketako Zerbitzuak) jarduera praktikoa diseinatu dute, bai ingurune birtualean, bai tradizionalean, eta hizkuntza-corpus bat sortu dute adimen artifizialari edukia emateko, hori guztia proiektuaren taldeburuaren (CNAI) laguntzarekin.

Bigarren seihileko honetan, Lanbide Heziketaren esparruan hizkuntzen ikaskuntzan murgiltzeko teknologiaren ezarpena ebaluatu eta optimizatzeko pilotatze-faseari ekingo diogu. Esperientzia praktikoen bidez, garatutako tresnen eraginkortasuna, hizkuntzen ikaskuntzan duten eragina eta ikasle eta irakasleen onarpena neurtu nahi dira.