Caixabank | DUALIZATU Hackathon!

2025/10/03

Enpresa berriak Hackathoiarekin bat!

Albiste onekin amaitu dugu astea, 3 enpresa berri batu baitira Hackathon-era enpresa erronkari gisa. Hauek dira orain arte baieztatutako enpresak:

  • ELEKCTRA TALDEA: Elektra Taldea, erreferentzia nazionala da material elektriko eta elektronikoaren banaketaren sektorean. Halaber, Elektra Taldeak material elektrikoa saltzeko sare zabala du, eta, horri esker, zerbitzu globala eta osoa eskain dezakegu estatuan. Taldeak nazioartean ere badu presentzia EE.UU.-n, Indian eta Errumanian.
  • BIDEAN: Nafarroako Osasun Sistema Publikoko pazienteen osasun lekualdatze zerbitzua | Osasunbidea
  • TECNOLÓGICO CSS: Irtenbide teknologiko integraletan liderra den taldea, CIMA Teknologia Informatiko Berriak, CESIN eta SICAM Diseinu eta Fabrikazioz osatua. Zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzte informazio-sistemetan, diseinuan eta softwarearen fabrikazioan, hainbat sektoreren beharretara egokituta. Eraldaketa digitalaren eta prozesuen optimizazioaren ikuspegitik, enpresei laguntzen diete beren lehiakortasuna hobetzen gero eta teknologikoagoa den mundu honetan.
  • UAGN (Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna): Nafarroako landa munduaren interesak ordezkatu eta defendatzea helburu duen nekazal erakunde profesionala.

Caixabank | Dualiza aste honetako beste ezusteko bat da! Gure deira etortzeko zalantzarik ez du izan, eta babesle gisa lagunduko du.