Participa-Docente - Innovación FP - Ikasnova
Participa-Docente - Innovación FP
Hackathon 2025 - Irakaslea zara? ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!
2025/08/29
Hackathon 2025 - Irakaslea zara? ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!
Eman izena esteka honetan: https://forms.gle/R9zqRdeWPEawkm8d8
2025eko abenduaren 18an ‘Innova & Emprende’ LHko Hackatoiaren bigarren edizioa egingo da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatuta. Erreserbatu data Lanbide Heziketako ekitaldi ikusgarrienetako baterako. Bideo honetan iazko edizioaren laburpena aurkituko duzu, ekitaldiaren 1. edizioa.
Hackathon-a da parte hartzen duen enpresa batek proposatutako erronkari erantzuna ematea, taldean lan eginez, ekitaldiak irauten duen 12 orduetan. Ikastetxeak berrikuntzaren ernamuina dira horregatik, ez izan zalantzarik eta osatu zure taldea eta parte hartu! Azaroaren 14ra arteko epea duzue izena emateko!
Irakaslea zara? Zergatik parte hartu?
- Irakasleok Hackathon-aren esperientzia mentore gisa bizitzeko aukera duzue.
- Ekitaldiaren aurretik, Design Thinking eta sormen-teknikei eta proiektuen garapenari buruzko prestakuntza emango zaizue. Hackathon-ean proiektu bat asmatu, sortu eta garatzeko prozesua denbora errekorrean esperimentatzen da! Esperientzia hori ikasgelara eraman ahal izango duzue, eta berrikuntza-prozesuaren eta proiektuen garapenaren ezagutzak zuen ikasleekin aplikatu ahal izango dituzue.
- Irakasle lana beti izango da mentoretza proiektua garatzean, eta ezin izango dio ezagutza teknikorik eman proposatutako erronkari.
- Irabazten duen ikastetxeko taldeak 21 ordenagailu eramangarri eskuratuko ditu.
- Aholkulari gisa parte hartzen duten irakasleek 12 orduko berrikuntza-ziurtagiria jasoko dute.
Ez galdu aukera hau, eman izena. azaroaren 14ra arte duzue!
Animatu zuen ikasleak ere parte hartzera. Ikasleen izen-ematea lotura honetan egiten da
Edozein gauzatarako, jarri gurekin harremanetan: smoderna@navarra.es
