Erasmus+ LHko mugikortasun-jardunaldiak Carmonan (Sevilla)

2025/10/02

ERASMUS+ LANBIDE HEZIKETAKO MUGIKORTASUN JARDUNALDIAK CARMONAN (SEVILLA)

2025eko deialdiko lanbide-heziketako mugikortasun-proiektu egiaztatuetarako (KA121-VET) Erasmus+ hasierako jardunaldiak Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) antolatu zituen, Andaluziako Juntako Hezkuntza Garapen eta Lanbide Heziketako Sailarekin eta Carmonako Udalarekin lankidetzan. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Carmonako Cerezo antzokian (Sevilla), Espainia osoko LHko 500 profesional bildu ziren.



Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketaren Nazioartekotze Bulegoa proiektu horien onuradun diren Erasmus+ programako gainerako hezkuntza-agintaritzekin eta irakasle koordinatzaileekin batera aritu zen, proiektua kudeatzeko eta ezartzeko gakoak ezagutzeko. Espainiako bazter guztietatik etorritako profesionalek zuzenean ezagutu zituzten 2025ean diruz lagundutako Erasmus+ proiektuak behar bezala kudeatzeko eta zabaltzeko gakoak. Proiektu horiei esker, ikasleek eta hezkuntza-langileek nazioarteko esperientzia aberasgarriak bizitzeaz gain, funtsezko konpetentziak garatzen eta hezkuntza-komunitate irekiagoa eta globalagoa sortzen lagunduko dute.

Horrek lotura estua du Europar Batasunaren "Union of Skills (Gaitasunen Batasuna)" ekimenarekin. Ekimen horrek EB osoko pertsonei hezkuntza- eta lanbide-bizitzan arrakasta izateko beharrezkoak diren konpetentziak eta gaitasunak emango dizkie, eta gaitasun horiek herrialde guztietan erabiltzea erraztuko du, Europa lehiakorragoa eta inklusiboagoa izan dadin.

Erlazionatutako informazioa: