IRAKASLEENTZAKO BEKAK

2026-2027 ikasturtea

1. BANAKAKO BEKAK

EZAUGARRIAK: Astebeteko egonaldiak 2027ko urtarriletik abuztura. Bekaren onuradunak bere enpresa/zentroa, bidaia eta ostatua bilatu eta kudeatzen ditu. Beka baliatzeko, Nazioartekotze Negoziatuaren eta ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia beharko da, datei eta prestakuntza-programari dagokienez.

Hiru egonaldi mota daude:

  • Job shadowing: behaketaren bidez ikasteko egonaldia enpresan.
  • Irakaskuntza: ikastetxean egonaldia, bere irakaskuntza-jardueran aktiboki parte hartzeko.
  • Prestakuntza: prestakuntza-ikastaro bat egitea, betiere hizkuntzazkoa ez bada.

EPEA: 2026ko urriaren 1-31 (ADI: data aldatuak deialdiarekin alderatuta)

DEIALDIAREN OINARRIAK: II. Eranskina.

ESKAERA:

  • Eskatzaileak bete beharreko eskabidearen Google inprimakia:: https://forms.gle/YvSuX3G9LpqMxYEUA
  • NAZIOARTEKOTZE ARDURADUNARI eman beharko diozu, ezarritako epearen barruan:
  1. CV ingelesez edo frantsesez, Europass formatuan.

  2. CVan aitortutako hizkuntza-maila egiaztatzen duten ziurtagiriak.

  3. Sinatutako bekaren konpromisoaren eta onarpenaren dokumentua (VI. eranskina).

  4. Egin nahi den jardueraren denborazko deskribapen zehatza (IV. eranskina).

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu deialdiaren oinarriak (II. eranskina).

 

2. TALDE-BEKAK

EZAUGARRIAK: Astebeteko egonaldiak 2027ko urtarriletik maiatzera. Egonaldi horiek ikastetxeetan sortutako ekimen baten ingurukoak dira, beharrizan bati erantzunez eta/edo ikastetxean eta ikasgelan inpaktua eragiteko helburuarekin. Beka baliatzeko, Nazioartekotze Negoziatuaren eta ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia beharko da, datei eta prestakuntza-programari dagokienez.

EPEA: 2026ko urriaren 1-31 (ADI: data aldatuak deialdiarekin alderatuta)

DEIALDIAREN OINARRIAK: II. Eranskina.

ESKAERA:
Inprimaki baten bidez eskatzen dira, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako nazioartekotze-arduradunak baino ezin du eskuratu.

DIRULAGUNTZEN TAULAK (banakako zein taldeko beketarako)
Beken zenbatekoak Europar Batasunak arautzen ditu taula batzuen bidez (maila ertaina, oinarrizkoa eta berezia). Hona hemen laburpen bat: